XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Jakina; bardinak ez gara-ta.

Batzuek nortasun bedegar, nabarmen eta indartsua agertzen dabe.

Beste batzuek, ez.

Munduko edo bazter bateko pertsonak izango dira, eta ez dira bardinak izango.

Sokatirarako edo estropadetarako hamabi edo hamalau mutil sendo ez ditu inungo idazlek nobela batean pertsonai bardin antzeko jarriko, edo guztiak banan banan berezikiro ikasiko eta pertsonai lez erabiliko.

Hainbeste be, ez. Aspergarria litzateke.

- Horrezkero, histori-antza makaldu edo....

- Zera izan behar dozu buruan, elebarria arte-lana dala, ederbide dala, eta bere legeak dituala.

Ez da batailoiko soldauentzat lapiko handi batean bakotxarentzako jateko aparta gertautea.

- Teatroan lez, lehen-mailako lagunak eta....

Horrelangoren bat.

Batzuk nagosiago, argiago; beste batzuek makalago, ilunago.

Batzuen barrua ikusi gurea sentiduten dogu, norbait nabarigarri danean, baina ez edonorena.

Ume baten buruan edo zoritxarrez gizon edo andra burumakalaren barruko joerek eta asmoek ez deuskue gehienbat halango erakarpenik agertzen ez zirikadarik eragiten.

- Labur esateko, irakurgaiak horixe dira, denporea emoteko ederlanak.

- Ikasteko be bai, ostera.

Eta ederbideotan zehar ibilteko.

Eta nun eta noiz be, aitatu behar da nobelan, osterantzean porrot egingo dau idazlearen lanak.

Nun hori, guzurrezko izan arren; noiz hori, idazlearen buruan eratua gerta arren.

Besteen oinazeak, jazoerak, pozak eta penak....

Garralda zaharra despatxu sarrerako ate nagosian agertu zan eta Maribelen azkenengo berbok entzun ebazan.

Jakin ekian, seme nagusiak esanda, baina gazteok alkarren ondotxuan barriketa gogotsuan aurkitu ebazan.

Santxo pozarren egoan eztabaida txikerraren inguruan.

Pozago, ostera neskatila atseginaren ondo-ondoan egoalako,(...).